Aurkezpena

ONGI ITURGINTZA  ibilbide luzea egina duen enpresa da; 25 urte baino gehiago daramatzagu iturgintza lanak, gasa, berokuntza, aire girotze eta energia berriztagarrien probetxurako instalakuntzak egiten.

Gure bezeroak pozik geratzea da gure lanaren helburua; horretarako, konfiantza, seriotasuna eta zerbitzurik onena eskainiaz. Aipaturiko alor guztietan Instalatzaile baimena daukagu, horrela, guk eginiko lanak bermatzen ditugularik.

 

Kalitate eta ospe handiko marken produktuak erabiltzen ditugu. Lan egiteko moduan eta erabili beharreko materialen  etengabeko berrikuntzen aurrean prest egotera ohituak gaude; lanak modu profesionalean amaitzeko, ezinbestekoa.

 

ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria daukagu.

 

Gure denda berria, 2009ko irailean irekia,  primerako erakusleihoa da gure arloko edozein gairen inguruan produktuak ikusi edo informazioa eskatzeko; klimatizazio eta berokuntza aparatuak, energia berriztagarrien gaineko informazioa, eta nola ez bainugelarako aparteko produktu aukera. Gure bezeroen esku jarri ditugu, kalitate eta diseinu goreneko altzariak, dutxak, manparak, iturriak eta mota guztietako osagarriak.

© Ongi Iturgintza - Pedro Muguruza Etorbidea - 20870 Elgoibar - Telf.: 943 25 45 22 - Sartu - Lege oharra